XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erosle ugari espero da gaur Iruñean San Migeleko zaldi ferian

A.U. / IRUÑEA

San Migel zaldi feria egingo da gaur Iruñeko Sadar inguruetan.

Nafar Gobernuko abeltzain sailean atzo esaten zenez, erosle ugari etorriko da aurten ere.

Ohi bezala, Valencia, Castilla, Logroño eta Galizatik etorriko dira gehienak, gipuzkoarrak eta arabarrak ahazteke.

Bizkaiak, berriz, ez du baimenik eman San Migel feriko ganadua herrialdea hartan sartzeko.

Sanferminetako feriaren atzetik, Nafarroako garrantzitsuena dugu San Migelekoa.

Honetan, uztailekoan bezala, pottokak, behor gizenak, garanoak, ibiltzeko zaldiak, astoak eta mandoak egongo dira salgai.

Halaber, arrio osoa erosteko aukera edukiko dute Sadarrera hurbiltzen direnak.

Sanferminetako ferian tratu ugari eta prezio onak izan ziren eta orduko salmenta errepikatuko dutelakoan daude abeltzainak.

Hauek Lezaun, Urbasa, Baztan, Aezkoa eta Auritz inguruetatik datoz gehienbat.

Uztaileko ferian eguzkiak saltzaile eta erosleak kiskali bazituen ere, badirudi oraingoan euria lagun izango duela San Migeleko feriak.

Tratua itxi arte prezioez hitzegitea egokia ez den arren, urtebeteko pottokak batezbeste 40.000-60.000 pezeta bitartean ibiliko direla esan daiteke eta behor gizenak, berriz. 100.000 pezetatik gora.